2010/04/29

ZER ASTUNAK DIREN ETXEKO LANAK!!!

(1Ako Ana, Maria eta Inma ikasleek egin dute sarrera hau guztiokin konpartitzeko)

Etxe batean gauza asko egin behar ditugu: hautsa kendu, oheak egin, harrikoa egin, janaria prestatu, komunak garbitu, erosketak egin, eta abar... Ordu asko beharrezkoak dira lan hauek egiteko eta gainera, ez daude ordainduta. Normalean lan egin behar dugu etxetik kanpo eta etxean ere bai!... Eta seme-alabarik badaukazu, ez pentsa haiek lagunduko dizutela! Lehen seme-alabek etxean lan egin behar izaten zuten, baina orain (ez dakigu zergatik), etxean ezer ez egiten uzten diegu. Eta gainera, gure umeen eta gazteen ustez, ikastea eta parrandan ibiltzea beren betebehar bakarra da. Zer bizitza polita daukaten!



Eta zuek: zuen etxean txikitan zuen gurasoei laguntzen zenieten? Zer egiten zenuten? Noiz hasi zineten laguntzen?

Konta iezaguze!

ZOTZ ALA MOTZ

(1Ako Ivan, Soraya eta Isidro ikasleek egin dute sarrera hau guztiokin konpartitzeko)

Badakigu etxeko-lanak oso gogorrak direla. Ez daukagu denborarik egiteko eta lan handiena da gure bizitzan.

Normalean bakarrik bizitzen zarenean, arazoa ez da hain inportantea, zure erritmoan egiten duzu lana. Arazoa da, bikotekidea daukagunean, nork egingo du lan hori?

Horretarako, hiru posibilitate daude.

1. Bien artean egiten dituzte etxeko-lanak
2. Langabetuak egiten ditu
3. Pertsona bat kontratatu behar dute.
Aukera ezazu posibilitate bat eta azalguzue zergatia beheko komentarioetan. Denak oso konplikatuak dira, eta gauza horiek normalean arazo asko ekartzen dituzte. Etxeko-lanak egiteko denbora asko behar da eta diru gutxi edo ez da ezer kobratzen.

BAT-BATEAN EZEZAGUN BAT ETXEAN

IRAKURMENA:
Hau ez da Suedia
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zergatik daude Europako herrialdeen arteko hainbeste diferentzia gai honetan Europa bakar batean bizi bagara
?



HIZKA-MIZKA: KANPOKO BAT KONTRATATU ALA EZ?
  • Kanpoko pertsona bat kontratatzeak denbora uzten digu beste edozertarako.
  • Astean ordu batzuk dira; beraz, ez da diru asko.
  • Normalean horretan aritzen direnak fidatzekoak dira.
  • Garai latz hauetan lana ematen duzu.

  • Denbora libre gehiago, baina diru gutxiago poltsikoan gastatzeko.
  • Etxekoen arteko antolaketa ona izanez gero, ez da kanpoko inor behar.
  • Kanpoko bat etxean sartzea arriskutsua izan daiteke.
  • Kontratua egitea garesti atera ahal da (asegurantza soziala, oporrak, …).

INKESTA ---- EMAITZAK

Inkesta: ZENBAT URTERA ARTE GARA GAZTEAK?

30 URTERA ARTE ….. 3 (%25)

40 URTERA ARTE ..… 0 (%00)

GAZTE SENTITZEN
GAREN BITARTEAN .. 9 (%75)




2010/04/23

PETER PAN KONPLEXUA

Gaur nire urtebetetzea da, 31 urte bete ditut. Poz-pozik egon behar nuen nire eguna baita. Baina, oso haserre nago, urtebetetzeko postal batzuekin batera heldu zait gutun bat, gaurtik aurrera gaztea ez naizela esanez, gazte-txartela berritu ezin dudala esanez .

Ez nekien, edo ez nuen gogoratzen, 31 urte betetzen ditugun egunean gaztea izateari uzten diogula, bat-batean. Aurreko gauean gazte sartu ohean eta hurrengo egunean heldu esnatu eta, jakina, txartelik gabe.

Haiek nahi dutena esan ahal dute, baina (ispiluan neure burua ikusten dudan guztietan) ederto, sasoi onean nago, oraindik oso gazte nago. Ardoa bezalakoa naiz, urteak pasa ahala ezin hobeto. Nortzuk dira funtzionario madarikatu horiek esateko dagoeneko ez naizela gaztea? Ez al da egia gazte sentitu bitartean gazteak garela?

ETXETIK ALDE EGITEKO BULEGO BAT

(1Ako Roxana ikasleak egin du sarrera hau guztiokin konpartitzeko)

Orain dela hilabete batzuk egunkarietan berri hau topatu genuen:
"Barakaldon lehenengo Euskadiko gazteen Emantzipazio Bulegoa irekiko da".

Berri honek batzuk harritu ditu, arrazoi askorengatik. Etxetik irteteko gaurko
gazteek arazo asko dutela egia da, etxebizitzaren prezio altuagatik, lan
eskasiagatik, lan-merkaturako trebakuntza eta prestakuntza ezagatik...

Proiektu honek 18-35 urte bitarteko gazteei informazioa emango die
emantzipazio prozesuaz: zer egin, non egin eta zein baliabide dagoen
ingurune hurbilenean. Gainera, etxeko-lan, sukaldaritza eta
brikolaje ikastaroak ere egin ahal izango dituzte.

Baina, zalantza batzuk ditut: benetan behar dute gazteek laguntza mota hau? Gazteen arazoak horrela konponduko dira? Uste duzue benetako arazoa trebakuntza gutxi dela? ala informazio gutxi? ala agian biak?

(Argazkiak: http://www.gazteaukera.euskadi.net/)

EZ … EZTA … ERE

IRAKURMENA:
Gazteen hizkera: kalkoak ez dira eritasunaren seinale; kontrakoa, osasun ona adierazten dute.
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?

Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Gazteen hizkuntzak transgresiboa izan behar du?



HIZKA-MIZKA: NINI deituriko BELAUNALDIA

  • Gaurko gazteek duten helburu bakarra ondo pasatzea da, ez dute nahi ez lan egi ez ikasi.
  • Oraingo gurasoek ez dakite guraso izaten.
  • Ongizate gizarteak eroso bihurtu ditu gazteak.
  • Egungo gazteek ez dute etorkizunik ikusten.
  • Gazteak beti gazte.
  • Gaurko gurasoak ez dira ez hobeak ez txarragoak, garai berrietara egokituak baino.
  • Oso erraza da sistemari edo gizartea gauza guztien errua botatzea.
  • Gaztaroa ondo pasatzeko garaia da, bizitzan behin baino ez gara gazteak eta.

INKESTA ----- EMAITZAK

Inkesta:
EZERTARAKO BALIO AL DU LIBURU EGUNAK?



BAI …………...…………… 7 (%70)


EZ …………...…………….. 2 (%20)


EZER GUTXIRAKO ..… 1 (%10)

2010/04/16

NIRE BIZITZAKO LIBURUA

Liburu bat irakurtzea zer den esatea zaila da oso. Liburu bat irakurtzen dugunean beste pertsona bat izan gaitezke, beste mundu batean bizi gaitezke edo beste bizitza bat izan dezakegu. Liburua mundu magikoa da (ikusi bideoa) eta berari esker bertan sar gaitezke bete-betean.



Baina, zuen bizitza liburu bat balitz (bada), zein liburu litzateke (izango da)? eta zergatik? Zein motatako liburua izango litzateke (da)? Zergatik?

Oharra: proposatutako galderei erantzutea zail egiten bazaizue, beheko komentarioetan kontatu zein izan den gehien gustatu zaizuen liburua eta zergatik.

BECKHAM BEZALAKOA IZAN NAHI DUT

Duela ez asko Victoria Beckham-ek ez duela bere bizitza osoan inoiz liburu bat ere irakurri adierazi zuen, Sunday Mirror egunkarian egindako elkarrizketa batean. Berria irakurtzean, aitortu behar dugu, barre batzuk egin genituen eta orain pentsatzen ari zaretena geuk ere pentsatu genuen.

Baina, aste honetan, liburu eguna dela eta, argitaratutako inkesta batean, Euskal Herrian pasa den urtean %56,8k ez zuela libururik irakurri jakiteak pentsarazi digu Vicky maitea ez dela kasu bakarra munduan eta “Spice pijo” askotxo daudela gure herrian.

Ez dakigu inoiz pasako zaigun, baina segidako bideoan (Collejeros "Adictos al libro" - Jose Mota- Con el vértigo en los talones) gertatzen dena laster gerta dakiguke, nonbait.




Zer iruditu zaizue inkestan emandako datua? Eta bideoa?
Nola konbentzituko zenukete pertsona bat irakurtzen hasteko?
Zer deritzezue egun hauetako liburu-azokei?

E-BOOK –EN LAGUNTZA

IRAKURMENA:
“Auto-laguntza liburuak: ustezko zoriontasun pilulak” (Ikasbil - ARGIA aldizkaria).
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zein da liburu mota hauen arrakastaren gakoa?


HIZKA-MIZKA: LIBURU ELEKTRONIKOAK

  • Fisikoki liburu baten tamaina, baina barruan liburutegi oso bat.
  • Irakurgailua garestia izan arren, liburuen prezioa baxuagoa da.
  • Gaur egun, azken berrikuntzak direla eta, sentsazioa papera irakurtzearena da.
  • Oso gauza ona ingurumenerako, papera ez baita erabili behar.

  • Hasieran handiak, garestiak eta deserosoak ziren; orain, berriz, garestiak.
  • Erabiltzailearen kexua: irakurketa liburu konbentzionalena baino zailagoa da.
  • Euskal irakurleentzako arazo nagusia euskarazko edukien falta da: garestia omen da euskaraz enkriptatzea.
  • Liburu mota hauek ez dira edonorentzat egokiak, irakurle mota jakin batentzat bakarrik izan daitezke.

INKESTA --- EMAITZAK

Inkesta: JAINKOARENGAN SINESTEN DUZUE?


BAI ..................... 4(%40)


EZ ...................... 4(%40)


DUDAK DITUT ... 2(%20)

2010/04/01

MONJA ETA APAIZEN ARTEAN

Franko garaian hazitakook ez genuen aukerarik izan. Erlijioa derrigorrez ikasi behar izan genuen. Gero, demokrazia heldu zenean, ikasleek aukeratu ahal zuten zer ikasi: erlijioa ala etika. Eta, azken urteotan, badirudi Espainiako gobernuak atera nahi duela erlijioa eskoletatik.
Zuek zer ikasi zenuten?
Nolakoak ziren erlijio klaseak eta irakasleak?

SALAM MALECUM, EVENU SHALOM ALEJEM

Askotan, hedabideei kasu egiten badiegu, V. Gurutzada hastear dagoela ematen du. Baina kasu honetan musulmanei Lur Santuak kendu beharrean haiek Europa kenduko digute, nonbait: Europako herrialde batzuetan Meskitak debekatu dituzte edo debekatuko dituzte, Burkaren kontrako kanpaina batzuk hasi dira eta kristauen Jainkoaren izenean edo Alaren izenean astakeria galantak ari dira egiten. Erlijioen arteko gorrotoa berpiztu da eta nondik eztanda egingo zain gaude guztiok.

Zer deritzozue honi?

GURE AITA, ZERUETAN ZARANA

IRAKURMENA:
Erlijioa eskolan: nola, zergatik, zertarako?
Jarraian pertsona batenn iritzia daukazue (IVAPeko aldizkariko 65.zbk.):

Joan Maria Uriarte-Donostiako Gotzaina
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?

Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Erlijio kristaua mendebaldeko kulturaren osagai da?


HIZKA-MIZKA: ASTE SANTUA
  • Aste Santua jai erlijiosoa da eta oporrak nahi baditugu beste gauza bat ospatu behar dugu.
  • Herrian sustraiturik dauden ohituren isla da.
  • Aste Santua beti ospatu den moduan ospatu behar da: prozesioak, mezak, …
  • Aste Santua kultura-ondarea da, babestu beharreko zerbait, beraz.

  • Gaur egun Aste Santuak ez du inolako zentzu erlijiosorik.
  • Gure herria akonfesionala da.
  • Prozesioak eta egiten diren beste errito batzuk turismorako baino ez dira.
  • Ezin da kultura-ondarea izan, herri batzuetan egiten diren basakeriak hartzen baditugu kontuan.

INKESTA --- ERANTZUNAK

Inkesta: SIESTARIK EGITEN DUZUE?


BAI, TXISONTZI
ETA GUZTI ……..…. 1 (%12)

NOIZEAN BEHIN LOAK
HARRAPATZEN NAU … 7 (%88)

SEKULA SANTAN EZ .…. 0 (%0)