2017/02/10

ALL WE NEED IS LOVE

Garai bakoitzak maite izateko modu desberdinak ditu edo bizitzako garai desberdinetan desberdin maite dugu. Ez dugu berdin maite gaztaroan, heldutan eta, are gutxiago, zahartzaroan. Ez da bat besteak baino hobea dela, ez. Desberdina eta, gainera, pertsona bera maite badugu garai desberdin horietan pertsona hori desberdin maite dugu.

Nire bizitzan asko maite izan dut eta uste dut oso maitatua izan naizela, baina bihotza apurtu didatenak ere ez dira gutxi izan. Neu ere izan naiz bihotz bat edo beste apurtzearen erruduna.

Maiteminduta gaudenean tontakeriak egiteko garaia da. Ziur nago guztiok gorritzen garela eta damutzen garela maite dugun pertsona lortzeko egindakoaz. Zer lotsa!!! Baina horrela da maitasuna, bestela ez litzateke maitasuna izango.

Zer egiteko prest egongo zinateke zuen azukre koskorra lortzeko? Tontakeriarik? Ala dagoeneko egin dituzue eginbeharrekoak? Datorren astean Balendin deunaren eguna dela eta, jakin nahiko genuke zer den zuentzat maitasuna eta zer uste duzuen egun horretaz.

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B2 JB

Kaixo lagunok!

Gaur igandea da eta pozik nago Balendin Deuna ospatzen ari naiz eta. Bai, badakit asteartea izango dela baina nik gaur ospatzen dut. Aste artean nik eta emazteak beti lan egiten, alabekin…eta gaur egun egokia da ospatzeko. Esaten da Balendin Deuna egunero dela. Orduan berdin da noiz ospatzen duzun, ezta?. Gaur emazteari opari polita egin diot, eta gustatu zaio. Oparia egokia izan da.

Ze polita den amorea! Jende guztiek pentsatzen dute, baina…zenbat kalte egiten duen! Batez ere maiteminduta dagoenari, kar kar. Besteak flipatzen dute bere portaerarekin. Adibidez egun batean mila kmo egiten dira, “zure laguna” ikusteko… Gauza arraroak egiten ditugu maiteminduta gaudenean. Eta txarrena da ez duzunean maite. Prezio handia ordaintzen duzu emaitzarik gabe.

Ni orain dela hamairu urte ezkondu nintzen eta oraindik pozik nago. Badakit ez dela lehenengo urte bezalakoa baina lasai eta eroso nago. Jende batzuek pentsatzen dute pasioa ez badago, ez daukazula maitasuna, eta nire ustez eroso egotea ez da txarra. Normala da. Bestela bi urtetik bi urtera bikotea aldatuko genuke. Gero urte batzuk pasatuz eta gero konplizitatea daukagu, eta oso ona da lasai bizitzeko. Nahiz eta horrela pentsatu batzuekin ados nago ere ez dela ona hain erosoa egotea. Noizean behin afari bat edo opari bat amodioa gogoratzeko. Erosoa, baina maitemindua ere.

Bueno lagunok, hau da nire iritzia. Laster arte.

kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Egia esanez, noizbait lelokeriaren bat egin dut nire azukre koskorra lortzeko. Hemen ez naiz ausartzen lelokeria horiei buruz hitz egitera, baina egon... egon dira.

Niretzat maitasuna oso sentimendu ederra da. Gehien gustatzen zaidan unea lehenengo egunekoa da. Lehen egun horietan, pertsona ezagutzen duzunean eta konkista dagoenean, tripan tximeletak izanda egin nahi ez dituzun gauzak azkenean egiten dituzu pertsona hori lortzeko. Pertsona horrek zuretzat asko balio badu edozein gauza egin ahal duzu bera lortzeko, berarekin mementu guztiak pasatu nahi dituzulako eta zure bizitzako maitasun ederra dela pentsatzen duzulako. Beraz, besterik ez dago.

Balendin deunaren egunari buruz egun komertzial bat dela pentsatzen dut. Ondo dago ideia non egutegiko egun bat dagoen maitasunari buruz hitz egiteko, baina opariaren kasua ez dut ondo ikusten. Beste 364 egun daude guzti hori egiteko eta, gainera, dendak eta komertzioak egun horretaz aprobetxatzen dira jendea bere komertzioetara erakartzeko eta, bertan izanda, haien gauzak erosteko.

Txorakeriak!!!!


Fidel B2, AL-AZ 18-20

Dagoenean, par-par; ez dagoenean, negar.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Maiteminduta egotea gure organismoarentzat egoera espeziala da. Biorritmoak azkartzen dira eta kontrolik gabe gaudela eman ahal da. Horregatik, lelokeri batzuk esaten eta egiten ditugu. Harreman bat hasten zarenean eta oso gustora zaudenean, ez zaizu inporta tontakeriak egiten dituzun. Os pozik zaude eta nabaritzen da.

Geroago, sentimendua beste emozio bat bihurtzen da eta lasaiago zaude, baina maitasuna beti hor dago.

Amaitzeko, San Balendin Eguna ez da inportantea nioretzat ez nire bikotekidearentzat. Egun kontsumista da eta auzo-lotsa ematen dit.

Ondo ibili!

MF B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Maitea jende guztiak gutxienez behin gozatu behar duten sentimendu zoragarri bat da. Maiteminduta dagoenean bihotzak normala baino azkarrago lan egiten du, tripan tximeletak nabaritzen dira, portaera oso arraroa izaten da eta gauza horiengatik bizitza begi onez ikusten da.
Nahiz eta pertsona batek esperientzia txarrak pasatu merezi du esperientzia horiek pasatzea,bestela, ez du inoiz ezagutuko sentimendu hori eta pena handia izango litzateke.

Nire kasuan,edozein gauza egiteko prest egongo nintzateke azukre koskorra lortzeko. Izan ere,tontakeria asko egin dut eta esan dut baina egia esan berriro egingo nuke, momentu hartan maiteminduta nengoelako. Nik neuk esperientzia txarrak eduki arren esperientzia batzuetan maitea sentitu ahal izan dut. Maite eta jasaten ez maite baino nahiago dut, hauekin esan nahi dut gutxienez nire bihotza bizirik dagoela. Bizitzan zehar pasatzea maite gabe txarrena izango litzaidake.

Nire ustez, maitea lortzea joko bat da,batzuetan galtzen da eta beste batzuetan irabazten da baina arrisku hori pasatu behar da maite hori lortzeko eta noski ezin da Itxaropenarik galdu edozein momentu berriro maitea agertu ahal delako.

San Balendin egunari buruz, bikoteak egun hori ospatzea ondo iruditzen zait, baina egun bat bakarrik maite hori ikuskizuna, beharrean, urte osoan ikuskizuna beharko litzateke, hori benetako maitasuna izango litzatekelako.

Beno, Ondo ibili!

Elena 8-10 B2 Idoia